35. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren iragarkia. Jendaurrean jartzea Osquia 35970 izeneko meatzaritzako ikerketa baimena, udal mugape hauetan: Elo, Ezporogi, Ibargoiti, Irunberri, Itzagaondoa, Leotz, Untziti eta Urraulbeiti.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 12an eman 2/2017 Ebazpenaren bidez, ondoko ikerketa baimena eman zen:

Izena: “Oskia”.

Zenbakia: 35970.

Ikertu beharreko baliabidea: potasio eta sodio gatzak.

Udal mugapeak: Ibargoiti, Irunberri, Elo, Untziti, Itzagaondoa, Urraulbeiti, Ezporogi eta Leotz.

Azalera: meatzaritzako 198 lauki.

Eta hori jakitera ematen da, Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2 artikuluan, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikuluan eta erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeko eta meategiko jarduerek ukitutako eremua babestu eta lehengoratzeko ekainaren 12ko 976/2009 Errege Dekretuaren 6.ean xedatutakoari jarraituz.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1701243