35. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren iragarkia. Jendaurrean jartzea Girardi 35950 izeneko meatzaritzako ikerketa baimena, udal mugape hauetan: Elo, Ibargoiti, Itzagaondoa eta Untziti.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 26an eman 15/2017 Ebazpenaren bidez, ondoko ikerketa baimena eman zen:

Izena: “Girardi”.

Zenbakia: 35950.

Ikertu beharreko baliabidea: potasio eta sodio gatzak.

Ibargoitiko, Eloko, Untzitiko eta Itzagaondoko udal mugapeak.

Azalera: meatzaritzako 133 lauki.

Eta hori jakitera ematen da, Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2 artikuluan, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikuluan eta erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeko eta meategiko jarduerek ukitutako eremua babestu eta lehengoratzeko ekainaren 12ko 976/2009 Errege Dekretuaren 6.ean xedatutakoari jarraituz.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1701242