1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren iragarkia. Jendaurrean jartzea Borneau 35960 izeneko meatzaritzako ikerketa baimena, udal mugape hauetan: Ezporogi, Ibargoiti, Irunberri, Leatxe, Oibar, Urraulbeiti eta Zare.
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 12an eman 1/2017 Ebazpenaren bidez, ondoko ikerketa baimena eman zen:
Izena: “Borneau”.
Zenbakia: 35960.
Ikertu beharreko baliabidea: potasio eta sodio gatzak.
Udal mugapeak: Leatxe, Ibargoiti, Urraulbeiti, Irunberri, Oibar, Zare eta Ezporogi.
Azalera: meatzaritzako 165 lauki.
Eta hori jakitera ematen da, Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2 artikuluan, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikuluan eta erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeko eta meategiko jarduerek ukitutako eremua babestu eta lehengoratzeko ekainaren 12ko 976/2009 Errege Dekretuaren 6.ean xedatutakoari jarraituz.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1701241