34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2016ko abenduaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuz eta Mankomunitatearen iragarki oholean agerian edukita, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren, 2016ko abenduaren 20an.–Burua, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1701406