2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko abenduaren 15ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2017ko aurrekontuan.
Espedientea 2017ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an, eta horren ondotik hamabortz egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da 2017ko aurrekontuan egin aldaketa hau:
–Gastuak, guztira: 3.764.640 euro.
–Diru-sarrerak, guztira: 3.764.640 euro.
Azkoienen, 2017ko urtarrilaren 31n.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.
Iragarkiaren kodea: L1701368