2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Hiri-jarduerako plan berezia, III. industrialdeko UO33B azpiunitateari dagokiona.
Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2017ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea III. industrialdeko UO33B azpiunitatearen aldaketa xehakatuari buruzko hiri-jarduerako plan berezia eta aldatzea Eraikuntzako ordenantza orokorraren 11. artikulua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatuarekin bat.
Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan eta Udalaren iragarki-oholean.
Alesbesen, 2017ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1701385