34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udalbatzako kideendako ordainsari eta kalte-ordainak, Udalaren zerbitzura aritzeko langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik

Udalak, 2017ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen eguneko 30 euroko dieta ezartzea, Udalaren zerbitzura aritzeko langileak hautatzeko epaimahaikide aritu ziren udalbatzako kideendako, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.4 artikuluan ezarriari jarraikiz.

Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalbatzaren iragarki-oholean.

Alesbesen, 2016ko urtarrilaren 1ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1701382