2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
2015eko ordenantza eta igorpenak. Behin betiko onespena
Tulebrasko Udalak, 2014ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aldaketak ordenantza, tasen tarifa, prezio publiko eta igorpenetan.
Behar den iragarkia 2014ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 9an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.
Horrenbertzez, hasierako erabakia behin betikoa bilakatu da eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen da, 2015erako aurreikusitako aldaketekin batean, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Tulebrasen, 2014ko abenduaren 9an.–Jarduneko alkatea, Teresa Torres Fernández.
ORDENANTZA FISKALAK ETA UDAL ORDAINARAZPENEN IGORPEN TASAK TULEBRASEN, 2015ERAKO
1.–Ordenantza fiskalak:
–Ordenantza fiskal orokorra.
–Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.
–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.
–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.
–Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.
–Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.
–Herrilurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.
–Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.
–Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.
Oharrak:
2014an udal ordainarazpenetarako ezarri ziren igorpen tasa berak aplikatuko dira 2015ean, igoerarik gabe.
2.–Igorpen motak:
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 2015erako, igorpena %0,3418 izanen da.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %40.
3.–Indar hartzea. Aldaketa horiek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Iragarkiaren kodea: L1416757