34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2017ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Urrozko Udalak, 2016ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, onetsi zituen plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda.

Hasierako onespena 2017ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baitira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta gainerako xedapenak.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz, aitzinetik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

I. ERANSKINA

A.–Funtzionarioak

KARGUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

ZK.

OSAGARRIAK

KARGUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

OL

1

14,88 +12,75

35

-

-

-

Jardunean 2016ko apirilaren 4a arte.

Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Donamariako eta Oizko udalekin batean. Euskara nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz)

Administrari-ofiziala

C

OL

1

14,20 +5,64

-

-

12

-

Jardunean.

Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Donamariako eta Oizko udalekin batean. Euskara nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (ahoz eta idatziz)

A.1. Funtzionarioen izenen zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

KARGUA

A

B

C

D

E

Maite Telletxea Olaiz

A

Ez da dagokio

2016-04-05

14,88 +12,75

35

-

-

-

Idazkaria

Eulate Etxegia, María Victoria

C

4

1990-07-05

14,20 +5,64

-

-

12

-

Administrari-ofiziala

OHARRAK ETA LABURDURAK.

Osagarriak eta eskakizunak:

1.-a) Lanpostuko osagarria.

2.-b) Bateraezintasuneko osagarria.

3.-d) C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria.

Urrozen, 2017ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1701400