2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Herri-lurretako larreen errentamendua
Ultzamako Udalak, 2017ko otsailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, Ultzamako herri-lurretako larreen errentamendua adjudikatzeko prozedura onetsi zuen, baita espedientera bildutako agiriak ere (baldintza-agiria). Honako arau hauei jarraikiz eginen da:
Errentan emanen diren herri-lurretako larreak:
1. larrea:
Deskripzioa: Narbatazu alderdia, 20. poligonoa, 26 C lurzatiaren puska. NELIGSeko 1. barrutiari dagokio, “larretarako” baita. Lotearen barnean sartzen da belardi horretan dagoen nabearen errentamendua.
Azalera, gutxi gorabehera: 6,33 hektarea.
Hasierako prezioa: 2.000 euro urtean.
2. larrea:
Deskripzioa: Narbatazu alderdia, 20. poligonoa, 26 P lurzatiaren puska. NELIGSeko 2., 4. eta 5. barutiei dagokie, “larretarako” eta “larre zuhaixkaduna” baita.
Azalera, gutxi gorabehera: 4,47 hektarea.
Hasierako prezioa: 1.000 euro urtean.
3. larrea:
Deskripzioa: Larraintzarko Benta izeneko alderdia, 2. poligonoa, 159. lurzatia, eta 13. poligonoa, 31 B lurzatia. NELIGSeko 1. eta 2. barrutiei dagokie (159-2 lurzatia), “goldatzeko lurra” eta “larre zuhaixkaduna” baita, bai eta NELIGSeko 1., 2., 5. eta 6. barrutiei ere (31-13 lurzatia), “goldatzeko lurra” eta “larre zuhaixkaduna” baita.
Azalera, gutxi gorabehera: 3,85 hektarea.
Hasierako prezioa: 1.560 euro urtean.
–Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa:
Ultzamako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 21. artikuluan zehazten den bezala, lehenbiziko adjudikatuko dira larre “irekiak”, delako ordenantzaren 16.1 artikuluan zehazten baitira, eta bigarrenez, baldintza-agiri honen lehenbiziko klausulan zehazten diren larreak.
Larreen aprobetxamendua prozedura honen bidez eskatu nahi duten interesdunek ordenantzan adierazitako moduan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, betiere 2017ko martxoaren 17ko 14:30 baino lehen betetzen badituzte ordenantzan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako baldintzak.
Adjudikazioa eginen da ezarritako oinarrizko prezioen %90ean, hori guztia lehenago aipatutako araudiari jarraikiz.
–Enkante publikoa:
Modu horretan adjudikatuko dira baldintza-agiri honetako lehenbiziko klausulan zerrendatu diren larreak, zuzeneko adjudikazioaren bidez adjudikatu ez badira, eta gainera hartan adjudikatu behar ziren hasierako prezioan.
“Gutun-azal itxiaren bidezko enkantea” izanen da prozedura, eta hasierako prezioak izanen dira baldintza-agirietan zehaztutakoak.
Enkante publikoko prozedura honetarako eskaintzak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 23ko (osteguna) 13:00etan bukatuko da.
Jasotako gutunak jendaurrean irekiko dira 2017ko martxoaren 23an, 14:00etan, Ultzamako Herriko Etxeko osoko bilkuretarako aretoan eginen den ekitaldian.
Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek aurkeztu beharko dute behin-behineko fidantza gisa pausatu duten 30 euroko bermearen ordainagiria.
Esleipen prozedura amaituta, behin-behineko bermearen zenbatekoa itzuliko zaie larreen adjudikaziodun suertatu ez diren guztiei.
1. enkantea egin ondoren, sesteoa eginen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 231. artikuluko zehaztapenei jarraikiz, betiere indarreko idazketaren arabera.
Sesteoa idatziz aurkeztuko da ezinbestean, Udalaren bulegoetan, dagokion fidantzarekin batera (eskainitako prezioaren %10), lehendabiziko enkantea egin eta sei eguneko epean, hau da, martxoaren 29ko (asteazkena) 14:00ak baino lehen.
Kasu horretan, Udalak behin-behineko adjudikaziodunari horren berri emanen dio, eta 2. enkantearen eguna eta ordua jakinaraziko.
2. enkantea (sesteorik aurkeztu bada) 2017ko apirilaren 3ko (astelehena) 14:00etan eginen da, Ultzamako Udalaren osoko bilkuretarako aretoan.
2. enkantearen iragarkia Udalaren iragarki-oholean eta web orrian emanen da argitara, gutxienez ere bi egun natural lehenago. Lehiatzailerik ez badago, kontratua sesta-emaleari adjudika dakiola proposatuko da.
–Publizitatea:
Erabaki honi dagokion iragarkia argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-oholean eta web orrian, eta gainerako iragarkiak (sesteoa, 2. enkantea, etab.), Udalaren iragarki-oholean eta web orrian.”
Horiek horrela, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 141.etik 162.ra bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 152.etik 204.era bitartekoetan ezarritakorekin bat, honako iragarki hau ematen da argitara.
Larraintzarren (Ultzama), 2017ko otsailaren 2an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenetxea.
Iragarkiaren kodea: L1701684