2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Zinegotzien ordainsarien harmonizazioa
Tuterako Udalak, 2017ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
“1. Osoko Bilkurak 2015eko uztailaren 1ean hartutako erabakian, xedapen zatiko 4. puntua aldatzea, haren testua harmonizatzeko Udalaren egungo Erregelamendu Organikoaren 8.7 artikuluarekin. Hau izanen da puntu horren testua:
“Aurreko puntuetako ordainsariak eta bilkura sariak eta gehieneko mugak A mailako funtzionarioen ordainsariak bezala eguneratuko dira”.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta langileria unitateari jakinaraztea”.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, hautetsien lansariak arautzeari buruz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatua betetzeko.
Tuteran, 2017ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1701405