34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun azterlana UAO-2 unitateko 81 eta 82. lurzatietan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko urtarrilaren 31n egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Tafallako HAPOko UAO-2 unitateko 81. eta 82. lurzatietako xehetasun azterlana (Alto de las Cruces kalea, 15 eta 17, 32. poligonoko 502 eta 503. lurzatiak), Juan Pérez Herasek 2016ko urriaren 11n aurkeztua, sarrera erregistroko zenbakia 5.030 izanik, hori guztia egun lurzatietan eragiten duten nahitaezko lerrokadurak aldatzearren.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76. eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Onesteko egintzaren kontra ondotik ematen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dituzte administrazio publiko ez diren interesdunek, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Tafallan, 2017ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

ERANSKINA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1701799