34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2016ko aurrekontuetako 12., 14. eta 15. aldaketak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2016ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 12/2016, 14/2016 eta 15/2016 espedienteak, kodetze aldaketa bati, kreditu transferentzia bati eta kreditu gehigarri bati buruzkoak, hurrenez hurren.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

12/2016 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da

Kodetze aldaketarako espedientea.

1. Gastuen goititzea:

0.9200.2. Ekarpena sozietateei (Animsa): 48.000 euro.

Guztira: 48.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2. Gastuen beheititzea:

0.9200.4. Ekarpena sozietateei (Animsa): 48.000 euro.

Guztira: 48.000 euro.

14/2016 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da

Kreditu transferentziarako espedientea.

1. Gastuen goititzea:

0.4121.2. Lur ureztatua konpondu eta zaintzea: 24.200 euro.

Guztira: 24.200 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2. Gastuen beheititzea:

0.21102.1. Gizarte Segurantzaren kuotak: 24.200 euro.

Guztira, 24.200 euro.

15/2016 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da

Kreditu gehikuntzaren espedientea.

1. Gastuen goititzea:

0.0110.9. Maileguen amortizazioa (Rural Kutxa): 184.800 euro.

Guztira: 184.800 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2. Diru-sarreren goititzeak:

0.8. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 184.800 euro.

Guztira: 184.800 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Arturo Goldaracena.

Iragarkiaren kodea: L1701366