34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2017ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

1.–Hasiera batez onestea 2017ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean biltzen dira Entitatearen beraren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2017ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1701399