34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintzako araudi partikularreko aldaketa 244-275, ZOR-1, U.I. XV oinarrizko unitatean, Iruñeko I. eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezian (hirigintzako araudia, kontserbazio egoeran). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-FEB-17 (7/CU).

“Ikusirik I. eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBPB) aldaketa, 244-275, ZOR-1, U.I. XV oinarrizko unitatearen hirigintzako araudi partikularra (Zalba garajea) ukitzen duena; izan ere, etxesailaren barnean dagoen eraikina antolamenduz kanpo egonik, kontserbazio araubidean baimenduko da, soil-soilik, gordetzeko garajearen erabilera, etxesaileko patioaren liberazio partziala eskatu gabe; ikusirik behin betiko onespena, 2015eko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2016ko apirilaren 20ko Ebazpena, gora jotzeko 15-02675 errekurtsoa ezetsi zuena (onespen horren aurka aurkeztua), eta ikusirik, orobat, Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2016ko azaroaren 25eko txostena eta 2017ko urtarrilaren 13ko txosten juridikoa,

ERABAKI DA:

1. Jakintzat hartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2016ko apirilaren 20ko Ebazpena, gora jotzeko 15-02675 errekurtsoa ezetsi zuena. Errekurtso hura aurkeztu zen 244-275, ZOR-1, U.I. XV oinarrizko unitatearen hirigintzako araudi partikularreko aldaketaren behin betiko onespenari buruzko ustezko erabakiaren aurka (I. eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren barnean). Zalba garajea moduan ezagutzen da espediente hori.

2. Behin betiko onestea hirigintzako araudi partikularreko aldaketa 244-275, ZOR-1, U.I. XV oinarrizko unitatean, Iruñeko I. eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezian (hirigintzako araudia, kontserbazio egoeran). Zalba Echezuri senideek sustatu dute.

3. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko otsailaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

244-275, ZOR-1, U.I. XV unitatearen aldaketa, Iruñeko I. eta II. zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezian. Behin betiko onespena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1701935