34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa ARS-3 banaketa eremuaren plan partzialean, UI.XIX unitateko S-1 sektoreko A-13 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-FEB-17 (8/CU).

“Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuaren plan partziala hasiera batean onetsi ondotik (JOB 2016-11-15), U.I.XIXren S-1 sektoreko A-13 oinarrizko unitatean” hasierako onespen hori jendaurrean egon denez inolako alegaziorik jaso gabe, eta ikusirik sustatzaileak 2017ko urtarrilaren 17an aurkeztutako testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017eko urtarrilaren 20ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1.–Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuaren plan partzialeko aldaketaren testu bategina, U.I. XIX U.I.ren S-1 sektoreko A-13 oinarrizko unitatean. Silvia Sádaba Pardo andreak, NASUVINSA ordezkatuz, 2017ko urtarrilaren 17an aurkeztu zuen tramitatu zezaten.

2.–Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat, eta orobat Iruñerriko Mankomunitateari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

ARS–3 banaketa eremuko plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1701795