34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa, ordenantzen tarifetan. Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2016ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Orotz-Beteluko udal pilotalekua erabiltzeko tasaren aldaketa eta kentzea obra-hondakinak botatzeagatik pagatu beharreko tasa; erabakia 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko abenduaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orotz-Betelun, 2017ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

ERANSKINA

1. Orotz-Beteluko udal pilotalekuaren erabilera arautzen duen ordenantza.

–Orotz-Beteluko udal pilotalekua erabiltzeko tasa: 1,5 euro/fitxa.

2. Udal ordenantza, Udalaren obra-hondakindegiaren zerbitzua arautzen duena.

–Kendu da obra-hondakinak botatzeagatik pagatu beharreko tasa.

Iragarkiaren kodea: L1701378