1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
62/2017 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruaren esku uzten duena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzegatiko tasak borondatezko epean kudeatu, likidatu eta biltzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen du borondatezko epean tasak kudeatu, likidatu eta biltzea jabari publikoaren erabilera baimendu, zerbitzua eman edo karga jarduerak egin behar dituen departamentuari edo erakunde autonomoari dagokiola, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko betearazpen-bideko diru-bilketaren eta ikuskapenaren gaineko eginkizunak deusetan ukatu gabe, hori izanen baita eginkizun horietan arituko dena, tasei nahiz horien kudeaketa esleituta duten organoei dagokienez.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeagatiko tasei dagokienez, aipatu foru aginduaren 32.etik 35.era bitarteko artikuluetan araututa baitaude, zerbitzua eman behar duen organoa Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia da, zuzendari nagusiaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearekin bat, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen 198/2015 Foru Dekretuari dagokionez.
Tasa horien kudeaketa, likidazioa eta diru-bilketa eraginkorragoa izango litzateke eskumen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialarekin zerikusia duten eginkizun guztiak egitura organikoan berariaz esleituta dituen organo berak erabiliko balitu, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruak, hain zuzen ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak xedatzen du organoen berezko eskumenak maila bereko edo baxuagoko beste organo bati eman dakizkiokeela eskuordetzan, hierarkian haren menpe ez badaude ere, betiere eskuordetzen ahal diren eskumenak badira. Artikulu horrek ere eskuordetza egiteko modua arautzen du, organo eskuordetzaileak hori edozein momentutan bereganatu baitezake. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan oso modu antzekoan aurreikusten da eskumenak eskuordetzan ematea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruaren esku uztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeagatiko tasak borondatezko epean kudeatu, likidatu eta biltzea.
2. Adostutako eskumenak eskuordetzeak ez du ekarriko eskumenaren titulartasunaren transferentzia, baizik eta eskumenaren erabilera soilik. Ebazpen honetan emandako eskuordetza erabiltzen den orotan espresuki adieraziko da inguruabar hori eta ematen diren ebazpenak organo eskuordetzaileak emango balitu bezala hartuko dira. Noiznahi baliogabetzen ahalko da eskuordetza eta horrek ematen dituen eskudantziak ezin izango dira beste baten esku utzi.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitara eman eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2017ko otsailaren 6an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Edurne Eginoa Antxo.
Iragarkiaren kodea: F1701694