2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Aldaketa xehakatua Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioetan (87. artikulua fatxadak eta 90. artikulua estalkiak). Behin betiko onespena
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat ezarritakoa bete beharrez, Udalak xedatu du argitara ematea Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioen eta Hirigintzako Planeamenduaren aldaketa xehakatua (87. eta 90. artikuluak), Murillo el Cuendeko Udalak sustatua. Hasierako onespena 2016ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Udalak 2017ko otsailaren 3ko osoko bilkuran erabakita.
Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.
ERANSKINA
Testu arauemailea (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1701905