34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, enkargatu eta zerbitzu anitzetako udal enplegatua izateko lanpostua betetzeko: izendapena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, eta enkargatu eta zerbitzu anitzetako udal enplegatu izateko lanpostua betetzeko probetako epaimahaiak egin duen proposamenarekin bat (deialdia 144 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, 2015eko uztailaren 27an), Etxarri Aranazko Alkatetzak, 2016ko irailaren 6an, 2016/265 ebazpenaren bidez erabaki zuen Gorka Garate Olano izendatzea, enkargatu eta zerbitzu anitzetako udal enplegatua izateko, hura izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Etxarri Aranatzen, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1701577