34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa honako ordenantza fiskal hauetan:

–1. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, lizentziak emateko, hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko eta kontroleko jarduera administratiboak egiteko tasak arautzen dituena.

–4. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

–6. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.

Esteribarren, 2017ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1701379