34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Udalaren material berariazkoa saltzeagatik, eta Udalak kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatutako ikuskizun eta jardueretara joateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2017ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea Udalaren material berariazkoa saltzeagatik, eta Oltza Zendeako Udalak kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatutako ikuskizun eta jardueretara joateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oltza Zendean, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1701411