2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
UO 37 exekuzio unitatearen xehetasun azterlanaren aldaketa. Behin betiko onespena
Carcarko Udalak, 2017ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
a) Behin betiko onestea Carcarko Arau Subsidiarioetako UO 37 unitatearen xehetasuna azterlanaren aldaketa, Conservas Artesanas Rubio SLk sustatua.
b) Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, onetsitako xehetasun azterlanaren espedientearen ale batekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Carcarren, 2017ko otsailaren 13an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
ERANSKINA
UO 37 unitateko xehetasun azterlana. Aldaketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1701979