34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2016ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2016 espedientea.

Iragarkia 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n; inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da. Hona hemen haren laburpena:

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

ZENBATEKOA

1

Langileria-gastuak

25.000

2

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

12.000

4

Transferentzia arruntak

8.000

9

Finantza-pasiboak

5.000

GUZTIRA

50.000

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

ZENBATEKOA

4

Transferentzia arruntak

8.500

5

Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak

30.200

7

Kapital transferentziak

11.300

GUZTIRA

50.000

Carcarren, 2017ko otsailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1701380