34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDAO

Erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Bakedaoko Kontzejuak, 2017ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bakedaoko Kontzejuko erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Aipatu espedienteko agiriak Kontzejuaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta erreklamazio, iradokizun edo kexak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegazio, iradokizun edo kexarik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakedaon, 2017ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Pedro María Lacosta Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1701601