34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

1. poligonoko 1025. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2017ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Artaxoako 1. poligonoko 1025 lurzatiari dagokiona, hori guztia Víctor Esparza Lafuente arkitektoak prestatu dokumentuari jarraikiz. Begoña Zabalegui Dean da sustatzailea eta proiektu horren bitartez aldatu egin dira lurzatiko eraikinen barneko lerrokadura gehienekoak, xehetasun azterlanean bertan azaltzen diren planoekin azaldu bezala.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2017ko otsailaren 6an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana 1. poligonoko 1025. lurzatia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1701585