2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Alloko Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu den legeetan agindutakoari jarraikiz.
Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-oholean eta 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koan, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten. Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2017ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:
Funtzionarioak
1.–Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kokapena: hutsik.
2.–Izena: administrari laguntzailea. Lanaldia: %60. D maila. Mailako osagarria, %12. Sarbidea: oposizioa. Tokia: hutsik.
3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9, behin-behineko peoien zuzendaritzagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kokapena: jardunean.
4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9, behin-behineko peoien zuzendaritzagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kokapena: jardunean.
Funtzionarioen izenen zerrenda
–Esparza López, José Luis. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1991-2-8.
–Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994-7-19.
Administrazio araubideko kontratudunak
Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 2013/07/31. Kokapena: jardunean.
Izena: administrari laguntzailea. D maila. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 2004/09/01. Kokapena: jardunean.
Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda
–García Mir, Naiara. A maila. Idazkaria. Antzinatasuna: 2013/07/31.
–Zaracain Pérez, M.ª Blanca. D maila. Administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 2004/09/01.
Allon, 2017ko otsailaren 2an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.
Iragarkiaren kodea: L1701391