34. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2017ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udal honen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki oholean eta 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo dira 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

2017ko DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 340.800,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 326.150,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 432.625,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 108.280,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 8.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.236.355,00 euro.

2017ko GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 242.500,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 523.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 64.169,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 227.031,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.056.700,00 euro.

Allon, 2017ko otsailaren 2an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1701390