2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu aldaketa egiteko 1 eta 2/2016 espedienteak. Behin betiko onespena
Barasoaingo Udalak, 2016ko irailaren 26an eta azaroaren 15ean egin osoko bilkuretan, hasiera batez onetsi zituen 1 eta 2/2016 kreditu aldaketetarako espedienteak. Erabakia 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko abenduaren 7an, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua. 287.868,75 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 287.868,75 euro.
GASTUAK:
6. kapitulua. 167.868,75 euro.
6. kapitulua. 120.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 287.868,75 euro.
Barasoainen, 2017ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1701339