33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Jakinarazpen ediktua. Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. Agertzea

José Miguel López Listak eta Andoni Elizondo Ezcurrak, Atezko Udaleko zinegotzi gisa, gora jotzeko 15-03235 errekurtsoa aurkeztu zuten, Atezko Udalak 2016ko abenduaren 2ko osoko bilkuran 2016ko plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onesteko hartu erabakiaren aurka.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesdun orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eritze Atetzen, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1701349