33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontuan 32/2016, 33/2016, 34/2016 eta 41/2016 aldaketak egiteko espedienteak. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu berezien bidez aldaketak egiteko 32/2016, 33/2016, 34/2016 eta 41/2016 espedienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2016ko abenduaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

32/2016 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

Gastu goitituak:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 3331 6330001

Bideo-proiektagailua, Iortiako 2. aretoa

5.868,50 euro

GUZTIRA

5.868,50 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen kargura finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 3331 21200

Kultur etxearen kontserbazioa

5.868,50 euro

GUZTIRA

5.868,50 euro

33/2016 ESPEDIENTEA

Gastu goitituak:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 2318 6230001

Aterpetxeko ekipamendua

370,00 euro

GUZTIRA

370,00 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen kargura finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 2318 4890001

Iragaitzazko bidarien baleak

370,00 euro

GUZTIRA

370,00 euro

34/2016 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

0110 78000

Otadia epaiaren itzulketak

229.326,90 euro

GUZTIRA

229.326,90 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen kargura finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina

229.326,90 euro

GUZTIRA

229.326,90 euro

41/2016 ESPEDIENTEA

Gastu goitituak:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 3331 6330002

Suteetarako alarmen zentrala Iortian

4.885,00 euro

GUZTIRA

4.885,00 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen kargura finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 3340 22750

Kudeaketa zerbitzuak Iortian

4.885,00 euro

GUZTIRA

4.885,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2017ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1700237