33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

109/2017 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, 2017ko deialdiak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 13.1 artikuluan ezarrita dago Nafarroako Foru Komunitatean ehiza-lizentzia lehen aldiz eskuratu ahal izateko, aurretik gaitasun probak eta ehizarekin lotutako gaiei buruzko azterketak gainditu beharko direla.

Gaitasun proba horien baldintzak eta edukia ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluan garatu ziren, dekretu horren bidez onetsi baitzen Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua. Baldintza horien artean, homologatutako prestakuntza ikastaro bat egiteko beharra aipatzen da eta ezartzen da gaitasun probetan nahitaez honako gai hauei buruzko ezagutza izatea: ehizari buruzko alderdi legalak, basa faunari buruzko ezagutza, ehiza eta segurtasun metodoak, eta ehizarako arteak eta baliabideak eta haien erabilera.

Xedapen horiek betearazteko, bidezko da deialdiak eta baldintzak finkatzea, ehizan lehenbizikoz aritu nahi dutenek aukera izan dezaten egiaztatzeko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortu aurretiko beharrezko ezagutzak badituztela.

Horrenbestez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren 2016ko urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz (ebazpen horren bidez Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak esleituta dituen zenbait eskumen Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren esku uzten dira),

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2017ko deialdiak onestea.

2. Deialdi horiek arautuko dituzten oinarriak, ebazpen honen eranskinean ageri direnak, onestea.

3. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

5. Ebazpen hau Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 2an.–Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

I. ERANSKINA

2017ko deialdien oinarriak, Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko

1.–Xedea.

Deialdi hauen xedea da prestakuntza ikastaroa eta azterketa egitea, ehiza gaietako gaitasun ziurtagiria lortzeko. Ziurtagiri hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten du, eta beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko.

Izangai bakoitzak bi deialdi izanen ditu ehiza gaietako gaitasun azterketa gainditzeko. Azterketara aurkezteko nahitaezkoa da prestakuntza ikastaroa egitea.

2.–Izen-ematea.

2.1. Prestakuntza ikastaroan parte hartzeko eta azterketa egiteko –lehenbiziko edo bigarren deialdian– izena emateko epe bakarra izanen da, eta 2017ko martxoaren 24an bukatuko da.

2.2. Izena emateko, honako agiri hauek aurkeztuko dira.

Izena emateko epearen barnean, honako agiri hauek aurkeztuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Erregistroan (González Tablas kalea, 9; 31005, Iruña):

a) Prestakuntza ikastaroan eta azterketan parte hartzeko izena emateko eskabide bakarra, eranskinean ageri den ereduaren arabera.

Lehen deialdian izena eman eta azterketara aurkezten ez direnek eta lehen deialdiko azterketa gainditzen ez dutenek nahikoa izanen dute prestakuntza ikastaroko bertaratze ziurtagiria aurkeztea bigarren deialdian parte hartzeko.

b) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

c) Azterketa egiteko 12 euroko tasa ordaindu dela ziurtatzen duen ordainketa gutuna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean ezarritakoa. Ikastarora edo azterketara ez joateak ez du tasa itzultzeko eskubiderik sortuko.

Izena emateko eskabidea eta ordainketa gutuna, interesdunak eskatuta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean eskuratzen ahalko dira (González Tablas kalea, 9; 31005, Iruña). Internet bidez ere eskuratzen ahal dira Nafarroako Gobernuaren web orrian.

3.–Onartuen zerrendak.

2017ko apirilaren 7tik aurrera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du, prestakuntza ikastaroa egiteko tokia, data eta ordua izangai bakoitzeko zehaztuta, bai eta azterketa lehenbiziko deialdian egiteko tokia, data eta ordua ere.

2017ko ekainaren 2tik aurrera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak bigarren deialdiko azterketa egiteko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du, hori egiteko tokia, data eta ordua izangai bakoitzeko zehaztuta.

Zerrenda horiek Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2; 31002, Iruña) eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Erregistroan (González Tablas kalea, 9, Iruña) argitaratuko dira. Internet bidez ere kontsultatzen ahal dira Nafarroako Gobernuaren web orrian.

4.–Prestakuntza ikastaroa.

“Nafarroako ehiztarien azterketa prestatzeko eskuliburuak (2013ko bertsioa)” eta “galderen liburuak (2016ko bertsioa)” dituzten edukiak lantzea du xede ikastaroak, baita izangaiei eskuliburua ulertzen laguntzea ere, ezagutza handitu eta azterketa gainditu dezaten.

Gaitasun probak gainditu nahi dituzten izangai guztiek nahitaez egin beharko dute ehizari buruzko prestakuntza ikastaroa, bost orduko iraupena duena. Horretarako NANa, papera eta bolaluma aldean dituztela agertu beharko dute. Onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzak zein egunetan eta ordutan agertu behar duen.

2008., 2009., 2010., 2011., 2012., 2013., 2014., 2015. edo 2016. urteetako prestakuntza ikastaroan parte hartu izanaren ziurtagiria duten izangaiek ez dute prestakuntza ikastaroa berriz egin behar.

Zein toki, egun eta ordutan emanen den prestakuntza ikastaroa:

–Tokia: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ekitaldi Aretoa (González Tablas kalea, 9; 31005, Iruña).

–Egunak eta orduak:

  • 2017ko apirilaren 28a (ostirala): 16:00etatik 21:00etara eta/edo.
  • 2017ko apirilaren 29a (larunbata): 09:00etatik 14:00etara.
  • 2017ko maiatzaren 5a (ostirala): 16:00etatik 21:00etara eta/edo.
  • 2017ko maiatzaren 6a (larunbata): 09:00etatik 14:00etara.

Izangai bakoitza saio bakar batera agertuko da. Ikastaroan parte hartzeko, izena emateko eskabidea bete beharko da, eranskinean ageri den ereduaren arabera. Eskabide horrek ehiztari azterketan parte hartzeko ere balio du.

Bertaratutako ikasleek ikastaroaren bertaratze ziurtagiria jasoko dute, azterketara aurkezteko aurretiko betebeharra dena.

5.–Azterketa.

5.1. Azterketaren edukia.

Azterketak test moduko 30 galdera teoriko izanen ditu, epaimahaiak 500 galderako multzo batetik aldez aurretik aukeratuak.

Gaitasun ziurtagiria lortzeko azterketa honako erreferentzia bibliografiko hau duten eskuliburuaren eta galderen liburuaren edukian oinarrituko da: “Nafarroako ehiztarien azterketa prestatzeko eskuliburua (2013ko bertsioa)” eta “galderen liburua (2016ko bertsioa)”, euskarri digitalean soilik argitaratuko direnak.

Eskuliburua Nafarroako Gobernuaren web orritik (www.nafarroa.eus) deskargatzen ahal da.

5.2. Balorazioa.

Erantzun zuzeneko galdera bakoitza puntu batekin baloratuko da. Erantzuna zuzena ez bada, ez da punturik emanen.

Proba hau gainditzeko, izangaiek 23 puntu edo gehiago erdietsi beharko dute.

5.3. Azterketen egunak:

–Lehendabiziko deialdia: 2017ko maiatzaren 20a eta/edo 21a.

Lehenbiziko deialdiko onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzak zein tokitan, egunetan eta ordutan agertu behar duen.

–Bigarren deialdia: 2017ko ekainaren 17a eta/edo 18a.

Bigarren deialdiko onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzak zein tokitan, egunetan eta ordutan agertu behar duen.

Izangaiek NANa eta bolaluma aldean dituztela beharko dute agertu. Prestakuntza ikastaroaren bertaratze ziurtagiria eskuratzen duten izangaiek bakarrik egiten ahal dute azterketa.

6.–Emaitzak jendaurrean jartzea.

Kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak izangaiek lortutako emaitzen zerrenda jarriko du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña) eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Erregistroan (González Tablas kalea, 9; 31005, Iruña). Internet bidez ere kontsultatzen ahal da Nafarroako Gobernuaren web orrian.

7.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Miguel Guibert jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza Baliabideen Bulegoko burua.

Ordezkoa: Fermín Olabe Velasco jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Natur Ingurunearen Zerbitzuko zuzendaria.

Lehen mahaikidea: M.ª Julia Palacios Ferrer andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza Baliabideen Bulegoko burua.

Ordezkoa: Salomé Hernando Chicote andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Plangintza Estrategikorako Ataleko burua.

Bigarren mahaikidea: César Martínez Eslava jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza Baliabideen Bulegoko burua.

Ordezkoa: Patricia Marco Osés andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Plangintza Estrategikorako Ataleko burua.

Idazkaria: Luis Ángel García Nicolás jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezkoa: Ana Isabel Goldáraz Arrondo andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

7.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengoa bertan ez bada.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

ESKABIDEA

Inprimakia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1701471