4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 303/2016 hitzezko judizioa, utzarazpena dela eta (PZL 250.2)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela (303/16-D hitzezko judizioa utzarazpenagatik eta errenten erreklamazioagatik), eta horren gaineko ebazpena eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
1.–Amaitutzat ematea Carlos Eugui Lópezek eta Mercedes Huarte Mendicoa Beunzak Carmen Zalba Bergeraren aurka sustatutako utzarazpen prozedura, ebazpen honen aurrekarietan deskribatutako finkaren gainean.
2.–Demandatzaileari horren berri ematea betearazpena abiatzeko. Horretarako, aski da eskatze hutsa.
Auzi-jartzaileak utzarazpen-demandan eskatu bazuen higiezinetik botatzea, eskaera hori nahikoa izanen da zuzenean betearazteko, tramite gehiago egin behar izan gabe.
3.–Ohartarazten da prozedura honetan zor ziren errenta edo zenbatekoak erreklamatu direla, 6.025,18 euro hain zuzen, gehi demandaren ondoren sortutako errentak, finka egiaz berreskuratu arte, hau da, 882,52 euro hilabetean. Ohartarazten da gerora aurkezten den betearazpen-demandari begira aintzat hartua izan dadin eta egoera hori kontuan har dadin betearazpena abiatzerakoan. Kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut demandatua.
Epai honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.
Eta Carmen Zalba Bergerari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 18an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1700925