4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 5/2017 erregutze-errekurtsoa
Aditzera ematen da sala honetan 5/2017 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegian bideratu den titulu judizialak betearazteko 45/2015-00 prozeduraren ondoriozkoa, eta 2017ko otsailaren 3an epaia eman zela. Prozedura diru-kopuru baten erreklamazio batengatik abiarazi zen.
Eta Comercial Eransus SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako Idazkaritzan.
Iruñean, 2017ko otsailaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Sagrario Sánchez Equiza.
Iragarkiaren kodea: J1701502