3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-1070
Garraldako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Garraldako Udala.
Xedea: Saneamendu lanak baimentzea Garraldan.
Udal mugapea: Garralda (Nafarroa).
Baimen eskaeraren xede diren lanak memoria baloratu honetan deskribatutakoak dira: “Nuestra Señora de Orreaga ikastetxe publikoa Garraldako udalerriko saneamendu sare orokorrarekin lotzea”; memoria Ingeniería Guallartek egina da 2015eko otsailean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko urtarrilaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1701510