33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-934

Cadreita Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cadreitako Udala.

Xedea: Cadreitako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Cadreita (Nafarroa).

Guztira, isurketak 324.000 m³-ko bolumena izanen du urtean, gehienez ere, eta etapa bikoitzeko ohe biologikoen sistema baten bidez tratatuko da, 14.000 bizilagun baliokiderentzat diseinatuta, elementu hauekin: ponpaketa putzua, bahetzea, hareak kentzekoa, lehen mailako dekantazioa, ohe bakterianoak tarteko eta bigarren mailako dekantazioekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko urtarrilaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1701488