3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-P-915
José Manuel Simón Razquinek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 3 metroko sakonera duen putzu bat da, Alhama ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, Las Planas alderdian (4. poligonoa, 1753. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 2,1 ZP-koa, 2 l/s-ko uneko emariarekin. Ura abereei emateko erabiliko da (zerri aziendako 1.000 buru eta behi aziendako 600 buru), Cintruenigoko (Nafarroa) udal mugapean, 4. poligonoko 2341. eta 1753. lurzatietan. Urtean 13.212 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 0,425 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko azaroaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1701456