33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-P-895

Eduardo García Garijok honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 30 metroko sakonera duen putzu bat da, Alhama ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, Las Estanquillas alderdian (5. poligonoa, 1067. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 2,5 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 2 l/s-ko uneko emariarekin. Ura abereei emateko erabiliko da: zerri aziendako 2.000 buru 5. poligonoko 820. eta 821. lurzatietan, eta ahuntz aziendako 400 buru 5. poligonoko 877. lurzatian), biak Cintruenigoko (Nafarroa) udal mugapean. Urtean 8.724 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 0,271 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko azaroaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1701455