33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-P-135

Ebroko Ur Konfederazioak 2016ko abenduaren 2an emandako ebazpenaren bidez, Funesko Bodega Romana industrialdeko birzatiketa batzordeari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Ebro ibaiaren arroan (901), ezkerraldean, ibilguen polizia-eremuan dauden bi putzutatik ura ateratzeko, “Ebroko sakonunea” izeneko jabari hidrogeologikoan, “Ebroko alubio-lurrak: Lodosa-Tutera” 049 lur azpiko ur masan, La Plana alderdian, Funesko (Nafarroa) udal mugapeko 10. poligonoko 321. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 879.230 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (urria) 44,405 l/s-koa izanen da, bi harguneak batera hartuta. Bestelako industria erabileretarako izanen da ura, Funesko Bodega Romana nekazaritzako elikagaien industrialdean, udal mugape horretan berean. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2016ko abenduaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1701450