33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Onespena

Nafarroako Erriberagoieneko HHSen Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

Nafarroako Erriberagoieneko HHSen Mankomunitateko Batzarrak 2017ko plantilla organikoa onestea erabaki du, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19., 20., 85. eta hurrengo artikuluetan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren arauetan ezarritakoa garatzeko.

Iragarkia 2017ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsi da.

Azkoienen, 2017ko urtarrilaren 31n.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HHSEN MANKOMUNITATEKO PLANTILLA ORGANIKOA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

KUDEATZAILEA

1

ARDURADUN TEKNIKOA

1

PLANTA-INSTALAZIOETAKO LANGILEZAINA

1

ADMINISTRARI-OFIZIALA

1

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA, LANALDI ERDIAN

1

GIDARIAK

2

GIDARI PEOIAK

11

IBILBIDEKO PEOIAK

5

HONDAKINAK BEREIZTEKO INSTALAZIOKO PEOIAK

6

ELIKATZE INSTALAZIOKO PEOIAK

1

Iragarkiaren kodea: L1701365