2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
2017ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa
Olaztiko Udalak, 2017ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkura berezian, aho batez onetsi zituen Olaztiko Udaleko langileen 2017ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Testu osoa jarraian agertzen da.
Ikusirik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena,
Ikusirik 1425/2016 Ebazpena, azaroaren 22koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunak zehazten dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
Gaiaz bozketa eginda,
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2017rako:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 24a: Herriko festak.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Uztailaren 26a: Santa Ana (bertako festa eguna).
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Irailaren 29a: San Migel.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Egunaren biharamuna (astelehena).
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2017ko lan egutegian.
Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.
Baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izanen da eta honela banatuko da:
–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 07:30etik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:30 arte.
–Langile bakoitzak 35 ordu eta 30 minutuko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea eta udal honetako langileen ordezkariei igortzea.
Olaztin, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1700440