33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak 2017. urterako

Miranda Argako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki zuen 2017rako onestea udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, hemen heldu diren bezala:

1.–Hiri-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren tasa, 2017rako, 2016rako onetsi zen bera izanen da, hau da, katastroko balio garbiaren %0,2159.

2.–Landa-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren tasa, 2017rako, 2016rako onetsi zen bera izanen da, hau da, katastroko balio garbiaren %0,80.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa obraren kostuaren %3,5 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik, teknikarien ordainsarien, industriako mozkinaren, gastu orokorren eta BEZaren karga-oinarria kenduta.

4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2017an.

5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,40 indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 154. artikulua).

6.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko 2,2ko portzentajea ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluko eskalan adierazitakoa, eta %8,7486ko tasa, hau da, foru lege horren 176. artikuluan aipatutako karga eskalakoa.

7.–Herritarren aprobetxamenduak: 2016-2017 nekazaritza kanpainarako (2017ko ekaina/uztailean amaituko da) esleitutako herri-lurretako lurzati ureztaezinei dagokienez, errenta hauek ezarri dira: Dehesa, 21 euro/erregua; Abisinia, 18 euro/erregua; Morera, 15 euro/erregua.

Familien baratzeei dagokienez, Udalaren Osoko Bilkurak 2017. urtean erabakiko du errentaren zenbatekoa, baratze horiek zein denbora alditan erabiltzen diren kontuan hartuta.

8.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta esleipen: urtero handituko dira KPIan izandako igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian aurreikusten den moduan.

9.–Hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak itzuliko dituzte partikularrek, espedienteak beraiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta haien kontra honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

Aitzineko erabakien iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.”

Miranda Argan, 2016ko abenduaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Olga Ábrego Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1700189