33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi ziren 2016ko abenduaren 27an. Horren iragarkia 2017ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, baita iragarki oholean ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Lakuntzako Udalak, 2017ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat. Espediente horretan atal hauek agertzen dira:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 411.837,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 273.020,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 9.550,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 116.520,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 86.300,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.520,00 euro.

Guztira 937.747,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 286.249,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 30.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 183.520,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 388.725,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5.265,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 43.988,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Guztira: 937.747,00 euro.

Lakuntzan, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1701345