2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Ordenantza, 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duena. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2017ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lakuntzako Udalean 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1701340