2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatearen dedikazio eta lansaria
Toki entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin, eta 21/2016 Foru Legearen 7. artikuluarekin bat eginez.
Goizuetako Udalak, 2017ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, honako akordio hau onartu zuen aho batez, goian aipatuarekin bat.
1. 2017 urterako alkatearen ordainsariak eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 11.259,36 euro izango da. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batez bestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta. Era berean sartua dago Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz ezartzen da astean 10 orduz eginen dituela alkatearen funtzioak, beharrezko dedikazio gutxieneko gisa.
2. Orobat, bere karguan aritzean dieta eta joan-etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkio alkateari, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.
3. Akordio honek eragina izango du, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.
Iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da iragarki hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Goizuetan, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1701505