33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2017ko zerga-tasak. Onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onestea erabaki du, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,192.

b) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera, 1 indizea gutxienez.

c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera.

d) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

e) Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: sortzapena egiteko unean, portzentaje hauek aplikatuko dira lurrak duen balioaren gainean:

–1etik 5 urte bitarteko aldia: %2,2.

–10 urtera bitarteko epea: %2,1.

–20 urtera bitarteko epea: %2.

Zerga-oinarriaren gainean aplikatu beharreko karta-tasa %8koa izanen da.

Esteribarren, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1701362