33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGIARRETA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Egiarretako Kontzejuak, 2017ko urtarrilaren 27an egin zen batzarrean, hasiera batean 2017ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak onetsi zituen, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legeak eta beste indarreko legeek xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Kontzejuaren iragarki oholean paratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Egiarretan, 2017ko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Joaquin Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L1701480