33. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2017 FORU DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, María Begoña Alfaro Oricáin andrea Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du idazkari tekniko nagusiak Nafarroako Gobernuaren dekretu bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 15ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. María Begoña Alfaro Oricáin andrea Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1702046