2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Alkatea ordeztea
2010eko ekainaren 29an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:
833/2010 Ebazpena, ekainaren 29koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez alkatearen ordezko izendatu da Óscar Goñi Pérez lehen alkateordea, 2010eko uztailaren 5etik 12ra bitarte, biak barne.
José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,
Kontuan hartuz, arazo pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2010eko uztailaren 5etik 12 bitarte, biak barne.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.
Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkatearen apirilaren 29ko 220/2008 Ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.
Kasu eginik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2. artikuluan ezarritako aginduei.
Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikagarria, aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.-Óscar Goñi Pérez lehen alkateordea Alkatetzaren ordezko izendatzea 2010eko uztailaren 5etik 12ra bitarte, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.
Bigarrena.-Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; betiere, 2010eko uztailaren 13an, kargura itzultzen naizenean, bukatuko da.
Hirugarrena.-Interesdunari jakinaraztea ezen, Errege Dekretu horren 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Alkatetza honen ordezkapenak dirauen bitartean ezin izanen dituela baliogabetu Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 48. artikuluan oinarrituz nik egindako ordezkapenak.
Laugarrena.-Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.
Bosgarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2010eko ekainaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1011534