32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 622/2016 prozedura 19/2017 epaia

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 18an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 622/2016 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Pedro María Oroz Elizaldek sustatu du Europa de Finanzas y Mercadotecnia SLren aurka (auzi-ihesean deklaratua), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Patricia Lazaro Ciaurriz prokuradore andrea izan du ordezkari eta Ignacio Cruz Erro Astarian legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Oso-osorik baiesten dut Pedro Oroz Elizaldek Europa de Finanzas y Mercadotecnia SLren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, kondenatzen dut hamasei mila seiehun eta hogeita hamazazpi euro ordaintzera (16.637 euro) auzi-jartzaileari, gehi judizioz kanpoko errekerimenduaren egunetik aurrera (2016ko urtarrilaren 16a) sortutako legezko interesak, zeinak bi puntu igoko baitira epai honen egunetik hasita, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Eta Europa de Finanzas y Mercadotecnia SL non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1700910